argia.eus
INPRIMATU
Videla Argentinako diktadore ohiari 50 urteko kartzela zigorra ezarri diote
2012ko uztailaren 06a
Videla eta Bignone epaiketako salan.

Haurdun zeuden emakumeak kartzeletan edukitzen zituzten umea izan arte eta ondoren emakumea hil eta haurrak militarrei edo alderdikideei ematen zizkieten. 500 bat haurren kasua salatu dute Maiatzeko Plazako amonek.

Epaiketan Antoni Vañek eta Jorge 'El Tigre' Acosta Argentinako armadaburuak ere apaitu dituzte. Acostari 30 urteko kartzela zigorra eta Vañeki  40 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaimahaiak.

Horiez gain, Reynaldo Bignone militar ohia ere kondenatu dute. 15 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaimahaiak haur jaio berrien lapurretagatik.

Maiatzeko Plazako amonek duela hamazazpi urte salatu zituzten iloben lapurretak eta gaur "gustura" agertu dira epaiketaren emaitzarekin, "historikoa" izan dela esan dute. Bestalde, jakinarazi dute  500 ume lapurtu horietatik 105ek haien nortasuna berreskuratzea lortu dutela.