argia.eus
INPRIMATU
Vic-eko Kataluniako preso politikoen aldeko gurutzeak bota zituen pertsona deklaratzera deitu dute
  • Beste hainbat herritan bezala gurutze horiak jarri zituzten herriko plazan Kataluniako preso politikoen askatasuna eskatzeko.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 23a
Kotxea Vic herriko plazan gurutzeak botatzen (Argazkia:@anonymouscatalonia)

Vic-eko (Bartzelona) udaltzainek gurutze horiei eraso egin zien pertsona identifikatu eta deklaratzera deitu dute.

Vic-eko alkate Anna Errak eskerrak eman dizkie Twitter bidez udaltzanei eta herritarrei “informazioa emateagatik eta elkartasuna adierazteagatik”. Erasoa “pertsonen segurtasunaren eta adierazpen askatasunaren aurkako ekintza negargarria” dela gaineratu du.

Kataluniako beste hainbat herritan bezala gurutze horiak jarri zituzten preso politikoen  askatasuna eskatzeko. Kotxea plazaren alde batetik sartu zen eta bestetik atera arte gurutze horiak botatzen joan zen.