argia.eus
INPRIMATU
Venezuelako oposizioaren “arrakastari” buruzko bost puntu
  • Uztailaren 17an Venezuelako oposizioak Maduroren gobernuaren kontrako herri galdeketa antolatu zuen. Nazioarteko hedabide nagusietan arrakasta izan dela baieztatu duten arren, irregulartasunez betea izan da.  

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko uztailaren 19a
Prozesu konstituziogilearen aldeko simulakroa izan da ere igandean

Plebiszituaren berme batzordeko buru eta Universidad Complutense de Venezuelako errektorea den Cecilia García Garocharen arabera, oposizioaren galdeketan 7.186.170 pertsonak hartu dute parte. Enrique Caprilesek iragarri zituen 11 milioietatik urrun egoteaz gain, Mesa de Unidad Democrática oposizioko alderdiak lortutako 7.700.000 kopurua baina baxuagoa. Baita Madurok presidente izateko lortutakoak baina baxuagoak ere, 7.505.000.

Pertsona berak behin baina gehiagotan bozka zezakeen

Berme batzordeari egindako galdera batek zeresana eman du. Erroldaren beharrik ez zegoenez, pertsona berak hamazazpi aldiz bozkatu zezakeela onartu dute batzordeko bozeramaileek. Auditorietan detektatu egingo dutela esan dute baina, errektoreek “venezuelarrak ohorezko pertsonak direla” ziurtatu dute, eta “inork ez duela hamazazpi aldiz bozkatzeko beharrik”.

Hainbat bideok erakutsi dute pertsona bera behin baina gehiagotan bozkatzen.

Su eman diete hauteskunde koadernoei

Ordu gutxi iraun dute berme batzordeak egindako auditoriek, hauteskunde koaderno guztiei su eman baitiete. Azalpen ofiziala “errepresioaren beldur” direla izan da, ekintza honek zifren manipulazioa erraztu duela salatu dute, ordea.

Nazioartetik irregulartasunak

Oposizioaren berme batzordearen arabera 693 mila lagunek bozkatu dute nazioartetan, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak erregistratua dituen 102 mila lagunetik oso gainetik. Adibidez,Espainiako Estatuako Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, 68.693 venezuelar zeuden 2017ko urtarrilean, eta oposizioaren kontsultan 91.985 lagunek bozkatu dute.

Konstituziogilearen Simulakroa izan zen

Nazioarteko hedabide nagusiek oposizioaren galdeketako “parte hartze masiboaz” hitz egin dute, baina egun berean bestelako galdeketa bat ere egin zen Venezuelan: hurrengo astean izango den Prozesu Konstituziogilearen simulakroa hain zuzen. Simulakro honen helburua, datorren uztailaren 30erako herritarrak prestatzea izan zen. El Pais-ek bozkatzen agertzen ziren ehunka pertsonaren argazkiak atera zituen, oposiziokoak zirelakoan, baina gobernu bolibartarraren aldekoak ziren. Gerora publikoki zuzendu behar izan zuen Cebrianen egunkariak.

Espainiako prentsan trataera, Kataluniarekin alderatuta

Sare sozialetan kritika ugari jaso ditu Espainiar Estatuko prentsak Venezuelako oposizioari eskaini zizkion portada eta editorialak. Katalunian duela bi urte izandako kontsultarekin alderatu dute gehienek.