CIAko zuzendari Mike Pompeok elkarrizketa batean Venezuelaz esandakoak hautsak harrotu ditu. AEBek herrialde horretan dituen interesak eta gobernu aldaketaren alde lanean ari direla azpimarratzeaz gain, Kolonbia eta Mexikorekin elkarlanean ari direla adierazi du.
CIAko buruak ordubeteko elkarrizketa batean esandakoak harrotu ditu hautsak. Siriaz, Ekialde Hurbilaz eta Venezuelaz aritu zen, besteak beste. Hego Amerikako herrialdeaz galdetatuta ondorengoa adierazi zuen AEBetako Inteligentzia Agentziako zuzendariak: "Oso itsaropentsu gaude Venezuelan trantsizioa laster gerta daitekeelako, CIAn, gure onena jartzen ari gara hango egoera ulertarazteko [...] bide horretan azken asteotan Mexiko eta Kolonbian izan gara Venezuelako egoeraren aurrean haiek egin beharko luketenaz eztabaidatzeko". Archive.org webgunean ikus daiteke elkarrizketa osoa.
Venezuelako kantziler Samuel Moncadak salatu zituen CIAko buruzagiaren adierazpenak eta azpimarratu zuen "AEBetako gobernuak indar guztia jartzen ari da Venezuelan estatu kolpea emateko". Ondorengo egunetan Kolonbiako eta Mexikoko gobernuetako ordezkariek ukatu zuten "inolako parte-hartzerik izan dutenik ez Venezuela, ez inon".
Wikileakseko sortzaile eta eledun Julian Assangek ere eman du albistearen berri "AEBek Irak berria aurkitu dute Venezuelan" txioaren bidez.
We've found our new Iraq -- it's Venezuela https://t.co/ZGrLyHFEhl
— Julian Assange 🔹 (@JulianAssange) 2017(e)ko abuztuak 6