argia.eus
INPRIMATU
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik
  • 2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 22a

Vatikano Hiriko Estatuko Auzitegiak, ia 9 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Vatikanoko Bankuko presidente ohi Angelo Caloiari, higiezinen salmentarekin iruzurra egin eta aberasteagatik. Caloiari eta Gabriele Liuzzo abokatuari zortzi urte eta hamaika hilabeteko espetxe zigorra ezarri diete, hogei bat jabetza saldu ondoren, legez kanpo, dozenaka milioi euroz jabetzeagatik. Caloia Vaticanoko Erlijio Lanen Institutuko presidentea izan zen 20 urtez.

Lamberto Liuzzo abokatuaren semeari ere bost urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, kalte-ordain handia ordainarazteaz gain. Hiru akusatuek 23 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko diete Vatikanoko bankuari eta SGIR higiezinen elkarteari.

Epaiketaren nondik norakoak 

Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik eta dirua zuritzeagatik duela bi urte eta erdi hasi zen epaiketa, 2018ko maiatzean. Fiskaltzak ikertutako kudeaketan Lelio Scaletti IOReko zuzendari nagusi ohia ere parte hartu zuen, ikerketak itxi baino lehen hil zena. Vatikanoko justiziak finantza delitu batengatik emandako lehen epaiketa da. 

Abenduaren hasieran, Alessandro Diddi Vatikanoko fiskalak zortzi urteko kartzela-zigorra eskatu zuen Angelo Calaoia eta Gabriele Liuzzorentzat, dirua zuritzea eta bidegabe erabiltzea egotzita, baita haien kontuetatik 50 milioi euro baino gehiago konfiskatzea ere.