argia.eus
INPRIMATU
Varoufakis Europa mailako mugimendu bat prestatzen?
  • Yanis Varoufakis, orain gutxi arte Greziako Ekonomia ministroa izana, mugimendu bat sortzen ari dela jakinarazi du egunkari batek asteburuan. Europako erakundeetan demokrazia eskatzea luke xede nagusi, austeritate neurrien aurka egitearekin batera.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 27a
Varoufakisek nazioartean ohiartzun handia izan du Syrizaren gobernuko lehen 200 egunetan.

Il Fatto Quotidiano egunkari ezkertiarrak argitaratu du albistea. Artikuluan aipatzen denez, Varoufakisek hainbat pertsona ezagunen babesa du eta aukerak daude bere taldean sartzeko, hala nola, Oskar Lafontaine, Paul Krugman eta Joseph Stiglitz. Finantza ministro ohiak uste du Europa mailan badagoela espazio politiko nahikoa ideia horien defentsa indartsua abiatzeko, aipatu artikuluan diotenez.

Mugimendu berriak Aliantza Europarra izena izan lezake. Greziako udazkeneko hauteskundeetara aurkeztuko dela diote, eta estatuen mugetatik haragoko planteamentua izango lukeela.

Varoufakisek berak ez du gaiaren inguruan adierazpenik egin.