argia.eus
INPRIMATU
Hilaren 17an eztabaidatuko dute Valtónycen Espainiarako estradizioa
  • Josep Miquel Arenas “Valtónyc” rap kantaria Espainiara ekarri edo ez erabakiko du Ganteko (Flandes) tribunalak hemendik eta bi astera. Oraingoz baldintzapeko askatasunean dago.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 03a
Valtónyc rap abeslaria

Igandean mallorcarrak jakitera eman zuenez, Belgikako justiziarekiko “konfiantza” du. “Botereen benetako banaketa dago. Espainiako justiziak diktadura frankistaren aurrekariak ditu, aldiz hemengoak ez”. Jordiek eta Altsasuko gazteek ez dutela zorte berdina, salatu zuen.

Simon Bejaert Valtónycen abokatuak esan zuenez, “adierazpen askatasunaren” aldeko defentsa egingo du epaiketan.

2012ko abuztuan atxilotu zuen Espainiako Polizia Nazionalak  terrorismoari gorazarre eta Espainiako erregearen aurkako irainak egitea leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak hiru urte eta erdiko kartzelara zigortu zuen bere abestietako mezuek "terrorismoa goratu" eta Espainiako Koroa "iraintzen" zutelako; ondoren Belgikara exiliatzea erabaki zuen Mallorkako rap abeslariak. Haren kontra euroagindua eskatu du Espainiako justiziak.

Argiak Valtónyci egindako elkarrizketa hemen.