argia.eus
INPRIMATU
Valtonyc erbestera joan da, kartzelan ez sartzeko
  • Justiziari gauzak ez dizkiola “erraz” jarriko ohartarazi du rap kantariak aste honetan. Asteazken arratsaldean jakin da erbestera jo duela espetxean sartu ez dezaten. Hainbat iturriren arabera, Europara alde egin du.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 24a
Argazkia: Jordi BorrĂ s

Ostegunean du azken eguna borondatez espetxera joateko. Hiru urte eta erdiko zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak sortzaileari, “terrorismoa goratzea”, biktimak umiliatzea eta Juan Carlos I. Espainiako Erregeari irainak egitea egotzita.

Kataluniako hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Belgikara joan da rap kantaria babes eske. Adierazpen askatasunaren inguruko jardunaldi batzuk medio, bere kasua Europan ezagutzera emateko aprobetxa dezakeela esan du TV3ek. Senideek, baina, gezurtatu egin dute informazioa, eta Valtonyc  “edozein lekutan” egon daitekeela esan dute.

Bere izenean erositako hainbat hegazkin txartel atzeman dituzte, besteak beste, Venezuelara, Erromara, Suitzara… Hainbat iturriren arabera, ordea, diote Valtonyc duela hamar egun joan zela atzerrira. Poliziak onartu du ez dakiela non dagoen kantaria.  

Hemen irakur dezakezue martxoan Argiari eskaini zion elkarrizketa.