argia.eus
INPRIMATU
Valentziatik Altsasura, elkartasun murala preso dauden gazteekin
  • Valentziatik etorritako ‘A tiro echo’ kolektiboko Elias Taño eta Carla Chillida artistek murala margotu dute Altsasuko udal frontoiaren fatxadan, Koxka tabernako liskarrengatik atxilotutako gazteen alde. Altsasuko bizilagunen laguntza izan dute zeregin horretan. Haien ustez, “botere judizialak, militarrak eta status quo-ko politikoak antolatutako injustizia” da gertatutakoa.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 17a
Artistak eta Altsasuko gazteen gurasoak muralaren aurrean (Argazkia: Altsasuko Gurasoak)

 

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.