argia.eus
INPRIMATU
Valentziak irrati-telebista publiko berria izango du, PPk aurrekoa itxi ondoren
  • Á Punt izango da Valentziako Irrati-Telebista publiko berria. Urte bukaeran irratia eta webgunea martxan izango direla aurreratu du Empar Marco zuzendariak, eta arazorik ezean 2018ko lehen seihilekoan telebista. 2013an itxi zuen aurreko kate publikoa Fabraren (PP) Gobernuak.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 13a

Valentziako lorategi botanikoan egin dute aurkezpena, eta logotipo berria eta twitter kontua aurkeztu dituzte.

Webgunean hasiera batean haurrentzako edukiak izango dira, eta irratian ordu gutxi batzuekin baino ez da abiatuko.

Irrati-telebista berrian ariko diren profesionalak hautatzeko moduak dagoeneko zeresana eman du, pertsonalaren selekzioak ez duelako aukera berdintasuna bermatzen El Saltok argitaratu duenez.

PP buru zuen Valentziako Generalitatak 2013an itxi zuen Radiotelevisió Valenciana (RTVV), Valentziako Auzitegi Gorenak proposatuta zegoen EEEa bertan behera uztean.

Telebista publikoen berregituraketa gurean ere

Espainiako Estatuko telebista publiko autonomiko guztiek egin behar izan dituzte edo egingo dituzte moldaketak. Eusko Legebiltzarrean otsailean onartu zen EITB-ren erreforma “integrala” egiteko lantalde baten sorrera EAJ, PSE eta PPk erdibideko zuzenketa adostuta.

EH Bilduk “EITB berpentsatzeko txostena” aurkeztu zuen urtarrilean, ETB1-i lehentasuna emango liokeen eredua proposatuz.