argia.eus
INPRIMATU
Valentziako Generalitateak indarkeria matxistaren eta terrorismaren biktimak parekatuko ditu
  • Genero Biolentziaren kontrako Valentziako Paktuak indarkeria matxista pairatzen duten biktimen eta terrorismoaren biktimen laguntzak parekatuko ditu. Diru laguntza 6.000 eurotik 75.000ra pasako da.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko irailaren 19a

Astelehenean sinatu dute paktua 63 instituzio eta eragileen babesarekin. Generalitateko presidente Ximo Puig-ek eta lehendakariorde Mònica Oltra-k sinatu dute.

300 neurri inguru jasoko ditu, indarkeria matxista “egiturazko arazo sozial” gisa lantzeko. Diru laguntzaz gain hezkuntzan eta lan munduan neurri zehatzak proposatu dituzte. Neurriak aurrera atera ahal izateko Berdintasun Sailaren aurrekontua %10 igoko dute, urteko 12 milioi eurora iritsiz.