argia.eus
INPRIMATU
Valentina Morisoli, Madrilgo espetxetik: “Gure borroka ez da geldituko”
  • Valentina Morisoli Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko militanteak audioa bidali du espetxetik. Azaroaren 16an atxilotu zuen Ertzaintzak Gaizka Aztorkizagarekin batera, Espainiako Auzitegiaren aginduz.

ARGIA @argia 2020ko abenduaren 14a

ARGIAri eta beste zenbait hedabideri helarazitako audioan, Valentina Morisolik “ondo” dagoela adierazten du, eta “borrokan” jarraitzera dei egiten du.

Azaroaren 16an atxilotu zuen Ertzaintzak Morisoli, Bizkaian, Gaizka Aztorkizagarekin batera. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideak dira biak. Bi egun beranduago epaileak espetxeratu egin zituen, “terrorismoari gorazarre” egitea, kalteak sortzea eta “erakunde armatu batekin kolaboratzea” leporatuta. Zaballan espetxeratu zuten Morisoli hasieran, ondoren Madrilgo Soto del Real espetxera urrundu zuten, eta azkenik Madrilgo Alcalá Mecoko espetxera lekualdatu.

 

Hona bere audioaren transkribapena:

“Eskerrik asko guztiei:

Hemen nago, isolatuta, baina iristen zaizkit berri batzuk Euskal Herritik eta munduko beste bazterretatik. Gure borroka ez da gelditzen, alde guztietan. Gelditu eta zapaldu nahi gaituzte, baina horren aurrean indartsuago egiten gara. Sistema hau aldatzeko gogoak eta Euskal Herriko independentzia beharrezkoak egiten dira, gaur atzo bezala.

Ni ondo nago, indar askorekin, eta oso maitatua sentitzen naiz. Kaleko borroken babesak irmotasuna ematen du.

Baina ez ditugu ahaztu behar zuk eta nik bezala zapalduta dauden Espainiako eta Frantziako Estatuetako preso politikoak, espetxean, eta atzerrian daudenak.

Besarkada handi bat, eskumuinak, eta borrokatzen segi.

Valentina, Madril I espetxean”.