argia.eus
INPRIMATU
Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga presoak baldintzapean aske utziko dituzte
  • Azaroan atxilotu zituen Ertzaintzak, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" egotzirik.

ARGIA @argia 2021eko uztailaren 21a
Argazkia: Fito Valentina EPP

Iazko azaroaren 16an atxilotu zituen Ertzaintzak Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga, Usansolon eta Ibarrangelun, "terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporaturik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko José de la Mata epaileak espetxera bidali zituen.

Asteazkenean jakitera eman denez, bata zein beste baldintzapean azke utziko dituzte, fidantza ordainduta.

Morisoli Alcala-Mecon (Madril) dago; aurretik Zaballako (Araba) eta Soto del Realeko (Madril) espetxeetatik pasa zen. Astorkizaga Basaurin (Bizkaia) sartu zuten lehenbizi, eta ostean Soto del Realera lekualdatu; bertan dago