argia.eus
INPRIMATU
Uztailaren 24tik aurrera Atxurin dauden migratzaileak Bilbo Zaharrera igaroko dira
  • Kalejira egingo dute 21:00etan Atxuriko plazatik Bilbo Zaharrera “auzoen arteko erreleboa” irudikatu eta “instituzioek erakutsitako arduragabekeria” saltzeko.

Uriola.eus @uriolaeus 2018ko uztailaren 24a
Migrataileek Atxurin igarotako hamargarren gaua. Argazkia: Atxuri Gorri

15 gau igaro dituzte 60 bat migratzailek Atxuriko saskibaloi pista batean, estalpean baina kale gorrian. Auzotarrek babesa eta afaria eskaini dizkiete egunotan, Gurutze Gorriak kudeatutako aterpean hiru gau igaro ostean lotarako lekurik gabe geratzen baitira.

Atxuri Gorri auzo elkarteak salatu duenez, Gurutze Gorriko aterpetxeak leku libreak ditu, migratzaile gehienek hiru eguneko epea gainditu dutelako; eta hala ere, kaleratzen dituzte.

Errefuxiatuak igarobidean daudenez eguneko babesarekin nahiko dutela argudiatu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek eta Atxuriko bizilagunek kontrakoa diote, hau da, migratzaile gehienek hogei egunetik gora egin dituztela Bilbon, eta bertan geratzeko asmoa dutela.

Asteartean, uztailak 24, atxuritarrek lekukoa emango diote Bilbo Zaharreko auzotarrei. Azken hauek artatuko dituzte migratzaileak datozen egunetan. 21:00etan kalejira egingo dute Atxuriko plazatik Bilbo Zaharrekora “auzoen arteko erreleboa” irudikatu eta “instituzioek erakutsitako arduragabekeria” salatzeko.

 

Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.