argia.eus
INPRIMATU
Botiken berrordainketa uztailaren 1ean jarriko da martxan Nafarroan
  • Botiken berrordainketa igande honetan jarriko da martxan Nafarroan, Espainiako Estatuko ia erkidego guztietan bezala. EAEn ordea ez da berrordainketarik aplikatuko. Prestaziorik gabe geratzen diren langabetuek eta pentsio ez-kontributiboa (asistentziala) jasotzen duten pentsiodunek ez dute deus ordaindu beharrik izango botikak eskuratzearen truke.

2012ko ekainaren 27a
Nafarroako Gobernuak dagoeneko eman die agindua farmaziei.

Espainiako Gobernuak Madrilen onartu duen errege dekretu bera aplikatuko duela jakinarazi du Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak.  Espainiako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak 456 sendagairen zerrenda proposatuko du finantzaketa publikotik kentzeko. Tartean dira, adibidez, eztularekin edota gripearekin zerikusia duten botikak. Ana Mato Osasun ministroaren arabera,  neurri honek Osasun Sistema Nazionalean “440 milioi euro aurreztea” eragingo luke.

Bestalde, bihar erabakiko da Nafarroako Parlamentuan osasun sisteman eta hezkuntzan egindako murrizketen aurkako helegitea aurkeztu ala ez. PSNk, NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak helegitearen aldeko jarrera dute.

Informazio gehiago:

Apirilean onartutako berrordainketaren xehetasunak ARGIA.com-en

Berrordainketaren inguruko hamar galderen erantzunak Publico.es-en (gaztelaniaz)