argia.eus
INPRIMATU
Uztailaren 19an eta 20an egingo dira Eako Poesia Egunak

2008ko uztailaren 11

Koldo Izagirreren Emakumeak trena hartu zuenekoa hitzaldiak irekiko ditu Eako Poesia Egunak, uztailaren 19an, goizeko 10:30ean. Egun horretan, Poesia extra zer den bazkalosteko tertulian parte hartuko dute hainbat idazlek, eta ondoren musika eta poesia errezitaldiak izango dira. Hilaren 20an, bestalde, Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez eta Eider Rodriguezen mahai-inguruaz; Itxaro Bordaren errezitaldiaz eta Bihotz Bakartien Klubaren Katamalo ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.