Frantziaren egun nazionalean kalera irten eta burujabetzaren aldeko egiteko beharra dagoela adierazi dute.
Frantziar nazionalismoaren erakustaldia ekartzen du berekin urtero uztailaren 14ak. Aitzina gazte antolakundeak, inposatutako frantses nortasuna ukatzeaz gain, Frantziaren eredu kapitalista, zentralista eta autoritarioa “errotik moztu” nahi dutela adierazi du.
Frantziatik datozen zapalkuntza ezberdinei gazteek aurre egin behar diotela adierazi du Aitzinak. “Gu gira etorkizuna ukatu dieten gazteak, martxan jarri nahi duten lan erreformaren kaltetuenak; gu gira euskaraz bizitzeko eskubiderik ez dutenak; gu gira, ama bat, osaba bat, ahizpa bat, lagun bat edo ezagun bat preso dutenak…”. Argi dute zein den aterabidea: “Euskal Herrian ikasi, lan eta bizitzea”.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra