argia.eus
INPRIMATU
Uxue Barkos: “Espainiak Nafarroarentzat egindako trenbide-sare proposamenak asko du hobetzeko”
  • UPNri erantzunez Barkosek esan du Nafarroa ez dela atzean geldituko trenbide sareari dagokionez baina ez du edozein preziotan adostuko azpiegitura hori eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea "asko hobetu" daitekeela esan du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko ekainaren 01

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak esan du hitzarmenaren borradorearen aurrean "arduratsu" jokatuko dutela. Dokumentua "zuhurtzia handiz" aztertuko dute bere esanetan, dokumentu "zorrotza" osatu eta laukoarekin adostasunetara iritsi ahal izateko.

Azpiegitura horrek duen "garrantzia2 kontuan izanik, beharrezko denbora guztia hartuko duela esan du Aierdik. Ostegun honetan batzartuko dira Nafarroako Gobernua babesten dute laukoak gaia aztertzeko. Nolanahi ere, Ayerdik iragarri du beharrezkoa izanen dela monografikoki gaia aztertuko duen bilera sorta antolatzea.

Ayerdiri ez ezik, galdera UPNk Uxue Barkosi

Gobernuak Nafarroari garapena ekartzeko Abiadura Handiko Trena ezinbestekoa dela uste du Javier Esparza UPNko ordezkariak. Nafarroa ez dela atzean geldituko, ziurtatu dio Barkosek. Baina ez du "edozein preziotan" adostuko trenbide sarea eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea "hobetu" daitekeela esan du. Finantziazioari dagokionez alde batetik: Espainiak oraindik ere egindako 15 kilometrorengatik, inondik inora doan zatiagatik 45 milioi euro zor dizkio Nafarroari. Halakoak berriz ere gerta ez daitezen lan eginen dutela azaldu du presidenteak.

UPNk gogorarazi dio Barkosi talde erregionalistari esker izanen duela abiadura handia Nafarroak, UPNk negoziatu berri duelako Espainiako PPrekin. Dena dela, "gaizki pentsatzen hasita" akordio hori ez ote du orain UPNk PPrekin erdietsi Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiak kaltetu nahian? Horixe egin duen galdera Barkosek. Eta berak erantzun dio bere buruari: "Esparza jauna, hori bazenuten xede, ez duzue inondik inora halakorik lortuko". 

"Ez edozein modutan ez edozein preziotan", Prestazio Handiko Trena Nafarroan (AHT) analisi fasean dago. Espainiak aurkeztutakoa aztertu, laukoarekin hitz egin eta "akordiorik onena adostea" dute helburu, azaldu duenez.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra