UPNri erantzunez Barkosek esan du Nafarroa ez dela atzean geldituko trenbide sareari dagokionez baina ez du edozein preziotan adostuko azpiegitura hori eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea "asko hobetu" daitekeela esan du.
Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak esan du hitzarmenaren borradorearen aurrean "arduratsu" jokatuko dutela. Dokumentua "zuhurtzia handiz" aztertuko dute bere esanetan, dokumentu "zorrotza" osatu eta laukoarekin adostasunetara iritsi ahal izateko.
Azpiegitura horrek duen "garrantzia2 kontuan izanik, beharrezko denbora guztia hartuko duela esan du Aierdik. Ostegun honetan batzartuko dira Nafarroako Gobernua babesten dute laukoak gaia aztertzeko. Nolanahi ere, Ayerdik iragarri du beharrezkoa izanen dela monografikoki gaia aztertuko duen bilera sorta antolatzea.
Ayerdiri ez ezik, galdera UPNk Uxue Barkosi
Gobernuak Nafarroari garapena ekartzeko Abiadura Handiko Trena ezinbestekoa dela uste du Javier Esparza UPNko ordezkariak. Nafarroa ez dela atzean geldituko, ziurtatu dio Barkosek. Baina ez du "edozein preziotan" adostuko trenbide sarea eraikitzea. Espainiak aurkeztutako plan borradorea "hobetu" daitekeela esan du. Finantziazioari dagokionez alde batetik: Espainiak oraindik ere egindako 15 kilometrorengatik, inondik inora doan zatiagatik 45 milioi euro zor dizkio Nafarroari. Halakoak berriz ere gerta ez daitezen lan eginen dutela azaldu du presidenteak.
UPNk gogorarazi dio Barkosi talde erregionalistari esker izanen duela abiadura handia Nafarroak, UPNk negoziatu berri duelako Espainiako PPrekin. Dena dela, "gaizki pentsatzen hasita" akordio hori ez ote du orain UPNk PPrekin erdietsi Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiak kaltetu nahian? Horixe egin duen galdera Barkosek. Eta berak erantzun dio bere buruari: "Esparza jauna, hori bazenuten xede, ez duzue inondik inora halakorik lortuko".
"Ez edozein modutan ez edozein preziotan", Prestazio Handiko Trena Nafarroan (AHT) analisi fasean dago. Espainiak aurkeztutakoa aztertu, laukoarekin hitz egin eta "akordiorik onena adostea" dute helburu, azaldu duenez.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]
Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.
Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.
2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]
Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.
AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]