Laruntan honetan euskal preso eta iheslari ohien alde Pagolan eginen den gaualdiaren kari grabaturiko saio berezia dugu hau. 20 urtez preso egondako eta iaz askaturiko Didier Agerre, Mixel Etxekopar artista, Jokin Etxebarria Harrera-ko kidea eta Andde Duhalde kantaria batu dira Agerren sortetxeko sukaldean. Mari Añes Gorostiague kazetariak eskainitako saio berezia dugu hau.