argia.eus
INPRIMATU
Usurbilgo Udalari Sagardia plazari izena aldatzea exijitu dio Espainiako Gobernu Ordezkaritzak
  • Joxe Martin Sagardia errefuxiatua 1980an hil zuen Batallón Vasco Españolek Miarritzen. Gobernu Ordezkaritzak dio plazaren izenak Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela; Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak,aldiz, terrorismoaren biktima bezala aitortu du.

ARGIA @argia 2022ko azaroaren 29a
Argazkia: Usurbilgo udala

Sagardia Bilbon jaio zen, baina umetan jaon zen Usurbilera bizitzera. 1973an joan zen Ipar Euskal Herrira, eta 1975ean errefuxiatu estatusa lortu zuen. 1980an hil zuen Batallón Vasco Españolek, auto azpian bonba jarrita. Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak sare sozialetan azaldu duenez, 1982an erabaki zuen udalak herriko plazari Joxe Martin Sagardia izena ematea, eta orain arte ez da arazorik izan.

“Terrorista” ala “biktima”?

Espainiako Gobernu Ordezkaritzak plazari izena aldatzea exijitu dio udalari, argudiatuz Terrorismoaren Biktimen Legearen aurka doala izendapena. Ordezkaritzaren arabera, Sagardia Adolfo Suárezen gobernuak 1980an osatu zuen 150 ustezko etakideen zerrenda batean ageri da. Aldiz, Usurbilgo alkateak sareetan jakinarazi duenez, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak biktima gisa atortua du Sagardia. Alkateak “bizikidetza nahasteko” nahia leporatu dio Ordezkaritzari, eta izendapena defendatu asmoz udala azterketa juridikoa egiten ari dela jakinarazi du.