argia.eus
INPRIMATU
Usurbilgo festak erraustegiaren aurkako manifestazioarekin hasi dira
  • Erraustegiko lanak aurrerabidean diren honetan, agian erraustegia eraikia izan aurreko azken jaiak izan daitezke egunotakoak. Eta Foru Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urtebete barru garai honetan, proben fasean izan dezakete Zubieta gaineko planta. Beste behin, ez hemen, ez inon, erraustegirik ez dutela nahi exijitzeko eta aipatu proiektuaren aurka mobilizatu dira ehunka usurbildar gaur, festen atarian.

Usurbilgo Noaua @noaua 2018ko ekainaren 29a

Manifestazioan abiatu dira txosnen eremutik, Kaxkoko kaleak zeharkatu eta udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazaraino. Txupinazo ekitaldian ere presente asko egon d, errausketaren aurkako aldarria; nai plazan, baita Udalak balkoian esekitako pankarta handi batean. Xabier Arregi alkateak ere ahotan hartu du gaia.  

Albiste hau Noauak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.