argia.eus
INPRIMATU
Ustez Euskal Herrira 534 kilo kokaina zeramatzan autokarabana bat atzeman dute
  • Espainiako Poliziak eta Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak gelditu dute autokarabana Bartzelonan. Bi pertsona atxilotu dituzte.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko uztailaren 27a
Autokarabana eta droga Bartzelonan. Argazkia: EFE.

534 kilo kokaina ustez Euskal Herrira eramateko bidean zegoen autokarabana bat atzeman dute Bartzelonan. Guztira drogak 60 milioi euro inguruko balioa luke merkatu beltzean. Ikerketa duela bi aste hasi zuten Bilbon. Azken hamar urteetan EAEra bideratua zegoen kontrabando-gairik handiena izan da.

Autokarabana Hego Amerikara bidali zuten bi kayak eta bizikletak garraiatzeko euskarriarekin, honela droga trafikoa ezkutatzeko asmoa zuen. EITBk adierazi du organizazio kriminal bat izan dela. 

Bi urte pasa zituen autokarabanak itxaroten Hego Amerikan, Covid-19ak sortutako mugikortasun murrizketengatik. 

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Denis Itxasok, adierazi du ikerketari 2019an ekin ziotela eta operazioan bi pertsona atxilotu dituztela.