argia.eus
INPRIMATU
Ustelkeria kasu batek FPO Austriako alderdi ultraeskuindarra zigortu du kontserbadoreen onurarako
  • FPO alderdi ultraeskuindarra ustelkeria kasuetan murgilduta egon da azken hilabeteetan, eta Austriako hauteskunde orokorretan bozka asko galtzea ekarri du honek. Alderdi kontserbadoreak bere posizioa berrestu du, baina gobernua osatzeko negoziaketetan hasi beharko du alderdiekin.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko irailaren 30a
Sebastian Kurz alderdi kontserbadorearen buru gaztea. Argazkia: Kremlin.ru

Sebastian Kurz Austriako lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu hauteskunde orokorrak, aldeko %38,4ko botoekin. FPO alderdi ultraeskuindarrak nabarmen egin du behera –8,7 puntu–, ustezko ustelkeria kasuetan murgilduta egotea jakin baita azken hilabeteetan. Alderdi sozialdemokratak ere behera egin du, baina bigarren postuan mantendu da botoen %21,5a alde izanda.

Eivissa ustezko ustelkeria kasuan FPO alderdi ultraeskuindarraren izena atera da, eta horrek sortutako erreakzioek eragin nabaria izan dute hauteskundeetan, FPOk ia 10 puntu galdu baitutu. Hala ere, kontserbadoreen eta ultraeskuindarren artean gehiengoa osatzen jarraitzen dute, baina kasu honen ostean kontserbadoreak gehiengo alternatibo bat osatzen saiatuko dira.

Eivissa kasua

Maiatzean duela bi urteko bideo bat filtratu zen, non Heinz-Christian Strache FPO alderdiaren buruak eta Sebastian Kurzen aliatuak oligarka errusiar baten ilobari kontratuak eskaini zizkion hauteskundeetako kanpainarako diruaren truke. Bideoa Ibiza irlan grabatu zen, horregatik da Eivissa kasua.

Eskandalu horrek Kurzek “nahikoa da” esatea ekarri zuen, eta hauteskundeak aurreratuko zituela adierazi zuen. Hala, irailaren 29an egin dira hauteskundeak, eta FPO alderdi ultraeskuindarrak jaitsiera nabarmena izan du.