argia.eus
INPRIMATU
Usopop musika jaialdia bihar Saran

2011ko abuztuaren 26a

Usopop musika jaialdia Sarako Lizarrieta lepoan egingo da bihar. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak izango dira, antolatzaileen hitzetan musika independentea egiten duten musikariak gerturatuko dira. Ondoko musika taldeak entzun ahal izango dira Lizarrietako lepoan: François and the Atlas Mountains, The Suicide of  Western Culture, Mars Red Sky eta Euskal Herriko Mobydick eta Mursego.