argia.eus
INPRIMATU
Usopop, musika berriak eta amalurra uztarturik Saran
  • Usopop, Sarako (Lapurdi) Lizarreta mendatean musika berriak eta amalurra uztartzen dituen jaialdia ospatuko da datorren larunbatean. Hirugarren edizio honetan, Ruper Ordorika oñatiarra zuzenean ikusteko aukera izango da, ingurune berezian. Berarekin batera, Rover bakarlaria, Islaia talde gaztea eta Aloe Vera DJa arituko dira taula gainean.

2012ko otsailaren 23a
Jailadiko kartela.

Hasi zenetik, Usopop elkarteak "belaunaldiak nahasiz, indie kultura lau haizetara ereitea" izan du helburu. Orain arte, Anari, Joseba Irazoki, Mursego edo MobyDick euskaldunak eta Leopold skin, The Suicide of Western Culture edo Piano Chat atzerriko artistak pasa dira Saratik.

Sarrerak Sarako Pleka Trinketean eta Herriko Etxeko Edantegian, Berako Kataku Ostatuan eta Baionako Elkar Dendan eskuratu daitezke 10 eurotan. Aurre-salmenta egiteko aukera ere jarri dute antolatzaileek info@usopop.com helbidera idatzita.