Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek hartuko dute parten jaialdian.
Usopop jaialdiaren hamargarren ediziorako, "artista esanguratsuz, landa eremuko lagun giroz eta prezio merkeez gozatzeko aukera eskaintzen duen egitaraua" prestatu dute antolatzaileek.
Popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika edo rock doinuak entzungo dituzte Sarako Lizarrieta muinora hurbiltzen diren musika zaleek.
Bi egunetarako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke 22,99 euroan.