argia.eus
INPRIMATU
Uruguaiko merkantzia-tren zerbitzua pribatizatzeko proiektua aurkeztu dio Euskotrenek hango gobernuari
  • Uruguaiko merkantzia-tren zerbitzua pribatizatzea aurreikusten duen negozio plana eskaini dio Euskotren enpresak herrialde hartako gobernu presidentziari. Proposamenak 900 milioi euro inguruko inbertsioa izango luke, eta Espainiako, Euskal Herriko eta Uruguaiko enpresen parte-hartzea.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 15
Euskotrenen merkantzia-tren bat.

Proiektuaz arduratu den Euskotreneko talde kudeatzailearen zuzendari Juan Cruzen hitzetan, hilabeteetako ikerketek frogatu dute egitasmoa errentagarria izan daitekeela, "ongi eginez gero", Uruguain zama garraioaren beharra "handia" delako "eta datozen urteetan are handiagoa" izango delako. Parte hartuko luketen bazkide pribatuei proiektua bideragarria dela ziurtatuko lieke euskal enpresak.