EHUk Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsa erreproduzitzen duen simulatzailea indargabetu du EAEko Hezkuntza Sailak eskatuta. Urtezahar gauean sare sozialen bidez zabaldu zen, “hutsegite baten ondorioz” lotura publiko egin eta gero.
Simulatzailea EHUko Aholab laborategiak sorturiko ahots ingeniaritzako proiektua da eta edozein testutatik abiatuta lehendakariaren ahotsa erreproduzitu dezake. Lantaldeko kide batek lotura partekatu zuen eta hortik aurrera “kontrola galdu zuten”, Cadena Serrek jakinarazi duenez. Ordu gutxian sare sozial eta WhatsApp bidez zabaldu eta “biral” bilakatu zen.
Hezkuntza Saila EHUko lantaldearekin harremanetan jarri eta simulatzailea indargabetzeko eskatu zion. Lehendakaritzak adierazi du ez duela tresna zalantzan jartzen, “haren erabilera okerra baizik”.