Basabürüako ibar eskuineko gazteek lehen maskarada arrakastatsua eman dute igandean, Lakarrin.
Eguraldi ezin hobearekin abiatu da maskaraden sasoia. Goizean goizetik barrikadetan jende andana bildu da Lakarri-Altzaiko gazteen ikustera, eta Pitxuren balentriak azpimarratu dituzte ikusleek. Beste hamabi emanaldi izanen dira Xiberoa osoan gaindi, heldu den hitzordua Zalgizen izanen delarik heldu den urtarrilaren 19an.