Gazte bati urtebeteko kartzela zigorra ezarri diote Ertzaintzak Ekaitz Ibero atxilotzea saihesteko antolatutako Donostiako Aske Gunean parte hartzeagatik. Donostiako Auzitegiak “desobedientzia larria eta desordena publikoa” egotzita zigortu du 2013ko apirilaren 10eko gertakariengatik.
Epaileak ebatzi duenez, gaztearen asmoa Ertzaintzaren jarduna “fisikoki oztopatzea” izan zen. Akusatuak ertzainei “ostikoak eman zizkiela” ere jaso du ebazpenak.
Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Ertzaintzak atxilotu behar zituen zortzi gazteren alde sortu zen Aske Gunea Donostiako Boulevarrean. Atxiloketaren unean ehun lagun inguru Iberoren inguruan eseri ziren eta Ertzaintzak kolpeka banandu zituen Ibero atxilotu arte.
Informazio gehiago:
Ikusi Ekaitz Ibero atxilotu zuten unearen bideoa.