argia.eus
INPRIMATU
Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote Gasteizko Mercedes fabrikako zuzendariari
  • 2016an auto istripu bat eragin eta ihes egitea egotzita urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Arabako Lurralde Auzitegiak Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendari Emilio Titosi.

Hala Bedi @halabedi 2019ko azaroaren 22a
Emilio Titos, argazkiaren erdialdean. Argazkia: irekia.euskadi.eus

Arabako Probintzia Auzitegiak Gasteizko Mercedes fabrikaren zuzendariaren aurkako espetxe zigorra berretsi du. 2016an auto istripu bat eragin eta ihes egiteagatik zigortu dute Emilio Titos, Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendaria, urtebeteko espetxe zigorra eta 17.762 euroko isuna ezarri dio epaileak, gainera bi urtez kenduko diote gidabaimena. Titosen semea absolbitua izan da

Gama altuko autoen lasterketak

Epaileak frogatutzat eman du Titos gama altuko ibligailu batekin, lekukoek azaldu bezala, “lasterketak” egiten aritu zela Urizaharra inguruan, A-2124 errepidean, bere semearekin batera. Emilio Titosek egindako aurreratze arriskutsu batek errepidetik modu egokian gidatzen ari zen hirugarren auto batek kontorola galdu eta galtzadatik ateratzea, Emilio Titosek eta bere semeak ihes egin zuten istripuaren lekutik, zauritutako gidaria laguntzera geratu gabe.