Eguaratseko barrutiaren %80 baino gehiago kiskali du suteak. Bardeako parke naturalean dagoen balio ekologiko handiko kokaguneari buruz hitz egin dugu Nafarroako Gobernuko ingurumen departamentuko teknikari Mikel Reparazekin.
Bardea idor eta malkartsuaren erdian dago kokatuta Eguarasko barrutia, gune pribilegiatua da. Oasis bat basamortuaren erdian.
1.225 hektareako lursaila da, eta asteartean piztu zen suteak Vedado ibaiak hartzen duen zuloaren beheko aldeko zuhaiztian eragin du gehien.
Nafarroako Suhiltzaile Zerbitzuak zaintza-talde bat dauka prest su txikiren bat piztuko balitz, uste baitute sutea kontrolatutako perimetrotik kanpo zabaltzeko arriskua dagoela.