argia.eus
INPRIMATU
Ondarroako zubi harresiko bost auziperatuei urte banako kartzela zigorrak eta isunak
  • Bost pertsonari urte banako kartzela zigorra eta isun ekonomikoak jarri dizkie Bilboko zigor-arloko epaitegiak. Ondarroako herri harresian ertzaintzako agenteen aurka "atentatu delitua" eta lesioak eragitea egozten diete. Bost auziperatuek epaiketan karguak ukatu zituzten eta herri harresia ekintza baketsua izan zela azaldu zuten joan den irailean.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 14a
Ia 300 agenteko operazioa antolatu zuen Eusko Jaurlaritzak Alkorta atxilotzeko.

Bost auziperatuek ez dute kartzelara joan beharko ez zeukatelako aurrekaririk, baina ehunka euroko isuna ordaindu beharko diete agenteei. Guztira 4.830 euro ordaindu beharko dituzte.

Eleak mugimenduak epaiketa hasi zenean salatu zuen Eusko Jaurlaritza eta Ertzaintza zirela epaiketaren "erantzule politiko". Txerra Bolinagak adierazi zuen epaiketaren oinarrian Ertzaintzak egindako salaketak daudela.

Ondarroan zubi harresia osatu zuten 2013ko maiatzean, Urtza Alkortaren aurkako atxilotze aginduari aurre egin asmoz. Bertan hainbat egunez ehunka pertsonak Alkorta inguratu eta babestu zuten. Hemen kontsulta daiteke orduan ARGIAk egin zuen jarraipena.

Auziperatuek beren defentsan erabilitako bideoak ez ditu aintzat hartu epaileak.

Albistea osatzen ari gara.