Urtarrilaren 30ean prekarietatea amaitzea, lan eta pentsio duinak sortzea eta gizarte feminista bat eraikitzea aldarrikatuko dute Espainiako Estatuko hainbat herri eta hiritan.
Greba orokorra babes handia jasotzen ari da. Beste edozein greba deialditan baino batzorde gehiago sortu dira, 170, eta 1.200 enpresa baino gehiago atxikitu direla jakinarazi zuen LAB sindikatuak.
Baina Euskal Herriko deialdia izanagatik, Espainiako Estatuan ere bada babesa eman dienik. Madrilen, Granadan edota Xixonen, besteak beste, elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko langileriari eta sektore aldarrikatzaileei elkartasuna helarazteko. Hona hemen zenbait deialdi: