argia.eus
INPRIMATU
Gasteizko gaztetxea
Urtarrilaren 1eko gertakariengatik epailearen aurretik pasatzeko deitu dituzte 5 gazteak
  • Gaur, osteguna, 5 gaztek adierazpenak egin beharko dituzte Gasteizko Epaitegian, urte berri eguneko goizaldean gaztetxean gertatutakoengatik. Aldi berean, gaztetxean festa solidario bat ospatuko dute dirua batzeko eta gastuei aurre egiteko.

Topatu.eus @topatu_eus 2019ko martxoaren 14a

Urtarrilaren 1an, goizeko 9:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoa gaztetxera gerturatu zen zarata zela-eta. Baimen gabe sartu zirela azaldu zuten gaztetxeko kideek eta bertan zeuden gazteen kontra kargatu zuten. Goiz horretan 5 gazte atxilotu zituzten eta horietako batek oraindik Zaballako espetxean jarraitzen du. Bera eta goiz hartan atxilotutako beste lau gazteak gaur pasatuko dira epailearen aurretik.

Festa solidarioa

Gastu juridiko asko izango dituen epaiketa dela adierazi dute eta horregatik, festa bat antolatu dute gaztetxean dirua biltzeko. 18:00etan hasiko da jaialdia mahai inguru batekin: “Zer egin atxiloketa baten aurrean?”. Ondoren, kontzertuak egongo dira: Paradixo & Zoroen Kluba eta 23:00etan, DJ Herrikoiak: JBX & Young Buster.

Artikulu hau Topatu.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-BY-SA lizentziari esker.