Irailaren 15eko bileraren ostean, kolokan zegoen EHZ festibalaren etorkizuna argitu zen. Talde motore baten sorrerak eman zion jarraipena proiektuari.
EHZko laguntzaile taldeak irailean azaldu zuenez, konfidantza jarri dute talde motorean eta festibala ezaugarri berriekin “birsortzen” saiatuko dira: “Herri bat zuzenean eraikitzen duen egitasmoaren lekukoa hartu du belaunaldi gazte batek”. Talde motoreak EHZren balore historikoak bere egiten dituela ere aipatu izan dute, esaterako, ideien elkartrukea, eztabaida, sormena edota ilusioa.
Larunbat honetan Baionako Zizpa Gaztetxean Biltzar Nagusia egingo dutela adierazi dute: “Hitzordua gorde zure agendan! Xuti dezagun #EHZ denek elgarrekin!”.
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.