argia.eus
INPRIMATU
Urtarrilaren 11n izango da Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa
  • Martxoan egitekoa zen Iruñeko Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa, baina atzeratu egin zuten pandemia zela-eta. Gaztetxeko kideek irailean jakinarazi zuten aurrera zihoala haien aurkako auzibidea, eta badute jada epaiketarako data berria: urtarrilaren 11. Hala, desalojo arriskuan jarraitzen du Errotxapeako Gaztetxeak.

Gedar @GedarLangileKZ 2020ko abenduaren 17a
Errotxapeako kideek iaz egindako prentsaurrekoa (Argazkia: Gedar)

Errotxapeako Gaztetxeak iazko abuztuan egin zuen "erresistentzia martxan jartzeko" deia, "desjabetuon kontrolpeko gunea lapurtu eta suntsitu" nahi dutela salatuz. Iruñeko Udalak, La Caixak eta Juslaberri enpresak abiatu zuten gaztetxearen aurkako hirugarren auzibide hau eta, azkeneko berrien arabera, eremuaren jabe den LoneStar putre-funtsaren asmoa da gaztetxea kokatzen den gunean etxebizitzak eraikitzea.

Gaztetxeko hiru kide epaituko dituzte urtarrilaren 11n, eta salatu izan dutenez, biziki larriak izan daitezke ebazpenak barne har ditzakeen ondorioak: 40.000 eurora arteko kostu judizialen ordainketa nahiz Errotxapeako Gaztetxearen desalojoa.