argia.eus
INPRIMATU
Urtaranek Gasteizko udalbatzaren konfiantza eskatuko du aurrekontuak onartzeko
  • EH Bilduk eta PPk hilabeteko epea dute hautagai alternatibo bat aurkezteko; hori egin ezean, Udal gobernuak 2017rako aurkeztutako aurrekontuak automatikoki onartuko dira.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko urtarrilaren 31
Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo Gorka Urtaranekin izan dira gaurko agerraldian.

Gorka Urtaranek Gasteizen sekula ikusi ez den bidea hartu du, eta udalbatzaren konfiantza eskatuko du 2017ko aurrekontuak onartzeko. Hala iragarri du gaur Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalorekin batera egin duen agerraldian. Aukera honekin EH Bildu eta PP udal taldeek hilabeteko epea izango dute hautagai alternatibo bat aurkezteko. Hori egin ezean, Urtaranek aurkeztutako aurrekontuak onartuko lirateke.

Udalbatzaren konfiantza eskatzeko aukera hau Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Legeak jasotzen du: legeak dio alkate batek udalbatzaren konfiantza eska dezakeela bere aurrekontu proiektua bertan behera geratu bada. Kasu horretan, kontuak automatikoki onartuak geratuko dira oposizioak ez badu aho batez alkategairik aurkezten hilabeteko epean.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra