argia.eus
INPRIMATU
Urtaran: “Elkarrizketarako eta akordiorako prest nago; hori adierazi diogu EH Bilduri”
  • Egun mugituak izan dira Gasteizko Udalean. Ostiralean, EH Bilduk eta PPk ez bozkatu ostean, soilik EAJ eta PSEren babesa lortu zituen 2017ko aurrekontuak. Asteartean, aldiz, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak udalbatzaren konfiantza eskatuko duela jakin genuen.

Hala Bedi @halabedi 2017ko otsailaren 02a
Gorka Urtaran Hala Bedi irratiko estudioetan (argazkia: Hala Bedi).

Aurrekontuez, konfiantza eskaera horretaz eta 2017ko priektuen inguruan hitz egin du Hala Bedik Gorka Urtaran Gasteizko alkatearanekin. Astelehenean egun garrantzitsua izango da Udalean; konfiantza galdearen zergatia azaldu du.

Memoria historikoarekin lotutako azken polemikak ere izan ditugu hizpide. Gainera, Errekaleor, Mendizorrotza edota San Antonio alokairuko aferaz ere hitz egin digu.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.