Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello “kosta ahala kosta” aurkitzeko beharra adierazi du prokuradoreak.
Laure Zacchello-ren hilketa matxistagatik egiten ari diren ikerketaren xehetasun gehiago eman dituzte prentsaurrekoan ostegunean ondorengoek: Baionako prokuradore Jerome Bourrier, prokuradoreorde Stephanie Vessiere eta Baionako Polizia Judizialeko komisario Karim Filali. Zacchello 43 urteko emakume urruñarra ekainaren 21eko goizean ikusi zuten azken aldiz. Asteburuan gizonari egindako galdeketek senarraren inplikazioaren “zantzu serioak eta sendoak” eman zituela adierazi bazuen Bourrier-ek, prentsaurrekoan ikertzaileei etxearen miaketan arreta deitu zieten ñabardura ugari azpimarratu ditu, Naizen irakur daitekeenez. Hala ere, beste hipotesiak ez dira baztertzen.
Zacchelloren senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean dituen bi armairu gotorretan zituen armak ikertzaileek ez dituzte aurkitu. Emakumearen poltsa, ibilgailua eta beste gauza pertsonalak –horien artean, bi mugikor– etxean aurkitu dituzte. Bourrier ezkor agertu da Laure Zacchello bizirik aurkitzeko aukerei dagokionez eta “urriak” direla esan du. “Laure Zacchello aurkitu behar dugu kosta ahala kosta”, adierazi dute Auzitegi Judizialean, Sud Ouest egunkariak jaso duenez.
Indarkeria aurrekariak
Prokuradoreak adierazi du bikotea “senarrak onartzen ez zuen dibortzio-prozesuan” zegoela eta emakumea azkenaldian gaizki pasatzen ari zela, “sofan edo semeekin oheratzeraino”.
Miaketan, otsailaren 7an Zacchellok egindako idazkiak aurkitu dira, non bikoteak izandako indarkeriazko eztabaida baten zantzuak ematen zituen. Berriak informatu duenez, prokuradoreak esan du otsailaren 7an senarra Donibane Lohizuneko polizia etxera joan zela, “emazteak ausiki zuela errateko”. Otsailaren 10ean Zacchello polizia etxera hurbildu zela aipatu dute, senarra “jazartzen” ari zitzaiola esateko, baina ez zuen salaketa jarri.
Lapurreta baten “itxurak”
Indarkeriazko lapurreta baten itxurak egin izanaren susmagarritzat jo dute senarra, emakumearen desagerpenean izan dezakeen inplikazioa estaltzeko asmoarekin. Bourrier-ek adierazi du gizonaren arrebak lurrean aurkitu zuela anaia, etxebizitzaren kanpoaldean, itxuraz konorterik gabe, buruan zauri batekin eta ondoan harri bat zuela. Ikertzaileek lapurreta, bahiketa eta borondatezko desagertzearen hipotesiak baztertu dituzte. Prokuradoreak gizonaren “nortasun hotza” eta emakumearen desagerpenagatik duen “enpatia eskasa” azpimarratu ditu.
Ostiralean elkarretaratzea
Ostiralean, ekainaren 28an, elkarretaratzea deitu du Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak Urruñan, arratsaldeko 18:30etan. Feminizidioa baieztatzen bada, urteko bigarrena izango da Euskal Herrian, baita Lapurdin bertan ere, Berriak egiten duen hilketa matxisten mapan baiezta daitekeenez. Apirilean Donibane Lohizunen gizon batek bikotekidea hil zuen "modu basatian", Jerome Bourrier prokuradoreak definitu zuenez.
Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.
Gasteizko sententzia horrez gain, asteburuan gutxienez beste lau sexu eraso salatu dituzte; hiru Gasteizen eta bat Donostian.
Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.
Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.
76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, abuztuaren 18ko goizaldean, Aste Nagusiko azken gauean, Parte Zaharrean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eraso matxista horrez gain, beste batzuk ere publiko egin dira hirian azken asteotan, eta horiek guztiak... [+]
Bilboko epaile dekano Aner Uriarteren arabera neurria “nor den nor” identifikatzeko eta emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak salatu du ez direla errespetatzen errugabetasun printzipioa eta “duintasuna”.
Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.
Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]