Joan den astean eginda zegoen greba orokorrerako deialdiak indarra hartu du azken orduetan. CUP alderdiak eta CGT, IAC, Intersindical-CSC eta CSO sindikatuek ez ezik, lanuztera deitu dute ANCk eta Òmniumek ere, Generalitatekoarekin eta Demokraziaren Aldeko taularekin bildu eta gero. Azken horretako kide dira UGT eta CCOO sindikatuak.
“Gaur hasten da dena”, esan die Jordi Cuixart Òmniumeko presidenteak Catalunya plazan bildutako milaka pertsonei. ANCko Jordi Sanchezek berriz, Generalitateari eskertu dio gaurkoan bozkatu ahal izateko konpromisoari azkeneraino eutsi izana, eta gehitu du espero duela Gobernuak bide-orria jarraituko duela “datozen une garrantzitsuotan”.
Puigdemonti mezu argia bidali dio Sanchezek: “Ez iezaguzu hutsik egin”.