argia.eus
INPRIMATU
Euskarabildua jardunaldiak, urriaren 26an Donostian
  • Euskarabilduaren seigarren edizioa Donostiako Kursaalean egingo da, urriaren 26an, “Teknologia aurreratuak marketin eta komunikazio esparruan” izenburupean. Ametzagaiñak eta Iametzak elkarlanean antolatu dute ekimena.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko urriaren 18a

Teknologia berritzaileez ari garenean, bereziki robotak, machine learning, Open Data, errealitate areagotua, errealitate birtuala edo Big Data-z ari gara. Teknologia hauek mundu osoko enpresek erabiltzen dituzte jada egunerokotasunean, eta euskarak eta Euskal Herriko enpresek nola baliatuko dituzten hausnartzeko tartea hartzea da antolatzaileen asmoa.

Nazioarteko adituak izango dira aurten ere: Mikel Lekaroz (Adbibo Technologies) publizitate programatikoetan aditua, eta Alemaniako ikerlari Tobias Kammann, errealitate birtual eta areagotuari buruz; Christina Stathopoulos (Nielsen, Google) Big Datari buruz eta Danimarkako Majken Sander Open Dataren erabileren gainean.

Izen-ematea doakoa da eta helbide honetan egin daiteke, plazak betetzen diren arte.

Zer da Euskarabildua?

Euskarabildua, euskara eta teknologia elkartzea helburu duen jardunaldi dibulgatzailea da, 2012an sortua. Gizartean eragin nahi duten ekimen berritzaileentzako hausnarketarako eta zabalkunderako gunea, euskal gizartean eta euskaran aplikagarriak diren ezagutza eta berrikuntza teknologikoen sustapenerako aukera paregabea eskaintzen duena.

Ondorengoak izan dira azken sei urteotan antolatutako jardunaldien gaiak: Euskararen sustapena teknologia berrien bidez (2012), Aukera berriak sarean (2013), IKTak hezkuntzaren mesedetan (2014), Pantailaz beteriko mundua (2015) eta Komunikazio emozionala: Gizartea mugiarazteko tresnak (2016).

Nazioarteko begirada bertako erronketara nola egokitu hausnartzeko parada izan da urtez urte, bertako zein kanpoko adituekin aritzeko aukera eskainiz: Melania Burdaa, Maria Jose Loureiro, Pablo Iglesias, Filipo Vizzotto, Neus Lorenzo, Ferran Clavell, Katrin Oddsottir.