2018ko abuztuko desalojoaren harira, 22 kideen aurka izango da epaiketa. 150.000 euroko isuna ezarri nahi diete.
Urriaren 17an Maravillas gaztetxeko 22 kideren aurkako epaiketa hasiko dela jakinarazi dute. Egun horretan bertan egingo dute 9:30etan elkarretaratzea, gazteei elkartasuna adierazteko.
Iruñerriko Errotxapeako, Burlatako edo Esparru gaztetxeen egoera ere ekarri dute gogora eta gune autogestionatuen arteko elkartasuna jarri dute balioan: "Elkartasunaren kateak hartu-emanezkoak diren heinean, gaur guregatik, bihar zuengatik.
Hemen dituzue ikusgai Ahotsa.infok abuztuko desalojo egunean bildutako irudiak: