argia.eus
INPRIMATU
Urriaren 12ko desfile militarrean parte hartuko du Maria Chivitek
  • Espainiako errege-erreginaren harrerara ere joanen da Nafarroako presidentea. Yolanda Barcina izan da azken presidentea ekitaldietan parte hartzen.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko urriaren 09a
Espainiako erregea eta Maria Chivite (argazkia: Euskalerria Irratia).

UPNko Yolanda Barcina izan da Hispanitatearen Eguneko ekitaldietan parte hartzen azken Nafarroako presidentea.

2015etik ez da nafar ordezkaririk izan Madrilen. Aurten, ordea, izanen dela iragarri du Nafarroako Gobernuak. Maria Chivite Nafarroako presidenteak desfile militarrean parte hartuko du eta ondorengo Espainiako errege-erreginaren harrerara joanen da sozialista.