Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Atarrabian eta Burlatan (Iruñerrian) urriaren 11tik 15era bitarte egingo dute aurtengo Gazte Topagune Sozialista. Ikasle Abertzaleak eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuko dute "sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko, alternatiba sozialista eraikitzea premiazkoa dela" uste dutelako. Horretarako gazte langileak “zutabe” izan behar direla azpimarratu dute.
Laugarren edizioa izango da aurtengoa, Azpeitian, Altsasun eta Durangon egin zituzten aurreko hirurak. Aurtengoan ere, hamaika auzi politiko lantzeko baliatuko dute hitzordua, mahai-inguru eta hitzaldi bitartez. Horretaz gain, ikuskizunak, kirol saioak eta kontzertuak ere antolatuko dituztela azaldu dute, besteren artean.
Sarrerak salgai
Sarrerak salgai jarri dituzte jada Gazte Koordinadora Sozialistaren web orrian.