Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako manifestazioan parte hartzera animatu nahi du.
Azken urteotan, lurraldearen aurkako eraso-uholde berri bat jasaten ari gara. Adibideak herrialde guztietan nonahi: makroproiektu berriztagarri korporatiboak, abiadura handiko trena, makrogranjak eta makronegutegiak, meategi berriak, ibilgailu pribatuen aldeko autobia berriak, parkeak eta hiri-zuhaitzen suntsiketa, gasbideak, industrialde eta logistika poligonoak, merkataritza-gune handiak, Guggenehim edo Bardeako tiro-poligonoa Biosferako erreserbetan, turistifikazioa, goi-tentsioko lineak,... Euskal Herriko lurralde bat ere ez da bere ondorioetatik libratzen: komunalaren galera, lurzoruaren artifizializazioa, CO2 isurien areagotzea, akuiferoen eta airearen kutsadura, langileen bizi-baldintzen eta kalitatearen okertzea, biodibertsitatearen galera...
Makroproiektu guztien atzean, etekinena lehenesten duen esku kapitalista bera dago
Makroproiektu guztien atzean, etekinen etengabeko bilaketa lehenesten duen esku kapitalista bera aurkitzen dugu: baliabide naturalez eta giza esplotazioaz elikatzen den sistema harraparia, eta horretarako kontsumismoa, kolonialismoa eta bere proiektuen inposizio politiko, administratibo eta militarra erabiltzen ditu.
Araba makroproiektu berriztagarri korporatiboen
Araba makroproiektu berriztagarri korporatiboen jazapena jasaten ari da. Une honetan 89 makroproiektu daude tramitean. Hau jasanezina da
jazarpena jasaten ari da. Une honetan 89 makroproiektu daude tramitean. Horietarik, 17 eoliko eta 72 fotoboltaiko. Hau jasanezina da. Eredu hau sustatu eta defendatzen dituztenek trantsizio energetikoaren alde egiten dutela diote, klima-aldaketatik salbatu eta gure kontsumo fosila murrizteko aukera emango digulakoan. Askotan garapen berriztagarrien eredu jartzen den Nafarroan gertatzen denak balio du diskurtso faltsu hau agerian jartzeko. Azken hamar urteotan poligono berriztagarri korporatiboen uholdea jasan ondoren, kontsumo energetikoak (fosilak barne) zein berotegi-efektuko gasek gora baino ez dute egin.
Multinazionalek beren poltsikoak salbatu nahi dituzte eta ez planeta
Izan ere, multinazionalek beren poltsikoak salbatu nahi dituzte eta ez planeta. Bost axola zaie lur emankorren galera, nekazari txikien desagerpena, komunalaren pribatizazioa, biodibertsitatearen kalteak, erregai fosilen kontsumoaren murrizketa... Haiek soberan eta traba dituzte planifikazio demokratikoa oinarrizko beharrak zuzentasunez bete eta alferrikako eta jasanezin diren jarduerak baztertzeko, edo energiaren ekoizpenaren eta banaketaren kontrol demokratikoa, edo herritarren energiarako sarbide unibertsala.
Horregatik guztiagatik, Euskal Herria Bizirik-ek dei egiten du hilaren 26an Gasteizen, 18:00etan, Bilbo Plazan egingo den manifestazioan parte hartzera. Makropoiektu korporatiboen aurkako borroka Lurraren aldeko borroka da, eta harekin ditugun harremanak justizia sozialetik eraikitzeko borroka da.