argia.eus
INPRIMATU
Urrezko Maskorra Venezuelara
  • Banatu dira 61. Donostiako Zinemaldiko sariak. Pelo malo film venezuelarrak irabazi du film onenaren Urrezko Maskorra.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 28a
Mariana Rondonek zuzendutako filmak ama-semeen harreman korapilatsua du ardatz.

Honakoa izan da 61. Zinemaldiko Sail Ofizialeko palmaresa:

Film onena: Pelo malo (Mariana Rondon).

Zuzendari onena: Fernando Eimbcke (Club Sándwich).

Emakumezko aktore onena: Marian Álvarez (La herida).

Gizonezko aktore onena: Jim Broadbent (Le week-end).

Epaimahaiaren sari berezia: La herida (Fernando Franco).

Gidoia: Quai d'Orsay.

Argazkia: Caníbal (Pau Esteve).

Sari nagusi horiez gain, Zinemaldiak beste lan batzuk ere nabarmendu ditu hainbat aipamenekin:

Euskal film onenaren Irizar saria: Asier eta biok (Aitor eta Amaia Merino).

Kutxa Zuzendari Berriak: Of horses and men (Benedict Erlingsson).

Horizontes Latinos: O lobo atrás da porta (Fernando Coimbra).

Zinema eraikitzen: La salada (Juan Antonio Hsu).

Bestelako begirada: Jeune et jolie (François Ozon).

61. Zinemaldia ixteko ekitaldia osorik ikusi beheko bideoan: