argia.eus
INPRIMATU
Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik
  • Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2023ko martxoaren 24a
Yanomamien egoera oso kritikoa zen, Lula da Silva boterera iritsi zenean.

Azken urteetan legez kanpoko urre meatzaritza Yanomami komunitateetan eragiten ari zen krisi humanitarioa gerarazteko, Luiz Inácio Lula da Silvak operazioa jarri zuen abian Presidentetzara heldu zenean.

Lula da Silva komunitate hauek in situ ikustera joan zen urte hasieran eta konpainia hauek botako zituela hitz eman zuen.

Jatorrizko herri honetako kide asko beren etxeetatik bota, lurrak eta elikadura iturriak hondatu eta ibaiak merkurioz kutsatu dituzte Bolsonaroren babesa zuten konpainia hauek.

Konpainia hauek inguruak suntsitu eta ibaiak kutsatu dituzte merkurioarekin.

ARGIAn, artikulu honetan jaso genuen urtarrilean, zein larria zen herri honen egoera.