Kanaldudek ondoko hilabeteetan interneteko box-en bitartez emititzen ahalko du. Hiru urteko partaidetza berritu du Akitania Berriarekin eta 304.000 euroko diru laguntza eskuratuko du.
Goizberrira gomitatu dugu beraz Pantxika Maitia eta jakinarazi du Kanaldude.eus webguneak duen jarioa, CSAk eman ziurtagiri bati esker, telebistetan hedatzen ahalko dutela ere laster.
Jakin bestalde, TVPIk bere programazioa aldatu duela, eta beraz Kanalduderen ostegun gaueko hitzordua kendu duela. Astean zehar 5ak eta 6ak artean emitituko du eta larunbatetan eguerditan.
Pantxika Maitiarekin mintzatu da Arantxa Idieder.